ORKESTRA IKUSTERA IRTEERA
Gaur, otsailak 19, Orkestra ikustera joan gara. Primeran pasa dugu. Amona Kontxik lo hartu du eta Igorrek ikaragarrizko sustoa eman digu amona esnatzera joan denean....
Ondoren Zubietan bazkaldu dugu, ederki ibili gara parkean, frontoiean...
Neka neka eginda bueltatu gara eta orain deskantsatzera....
Espero dugu gure irteerako argazkiak gustuko izatea!
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI
Gaur goizean Olentzero eta Maridomingiren bixita jaso dugu, a ze poza! Napo ez da etorri, ez zaio errepidea gustatzen eta beraz, goiko zelaiean geratu da lotuta. Geletarako opariak ekarri dituzte eta patxintxiak guztiontzat.
Urduri geunden arren, asko gustatu zaigu beraien bisita eta ekarri digutena. "Mila esker eta datorren urterarte" esanez agurtu dira, beraz, primeran!
HEMENDIK MUXU HAUNDI BANA ETA MILA ESKER BIEI!
EUSKARAREN EGUNA 2024
Gaur euskararen eguna ospatu dugu, euskararen txantxangorria margotu eta merezi duen muxu goxo bat eman diogu bakoitzak.
GORA GURE HIZKUNTZA MAITEA!
ONDO PASA ANDER DEUNAREN JAIAK!
Gaur festetako danborradako entsegu orokorra egin dugu 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin! Primeran pasa dugu eta festetarako prest gaude jada! shshshshshshspuuuuuuum! Gora Ormaiztegiko jaiak! Ondo pasa!
4 eta 5 urtekoak Beasaingo azokan
Atzo, azaroak 19, 4 eta 5 urtekoak azokan izan giren. A ze abentura! Autobusez joan ginen eta azokan enkargu batzuk egin eta gero parkean ibili ginen pixka batez jolasean. Eskolara bueltatu eta bazkaldu eta gero, meriendatxo bat egin genuen ekarritakoarekin. Ze egun ederra pasa genuen!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

























































